GURE ESKU DAGO jaialdia BEASAINEN!
Nazioen Mundua autodeterminazioaren aldeko herri
mugimenduak urteroko jaialdia egingo du ekainaren 15ean, Beasainen. » Gure esku dago». Besteak beste, kontzertuak, herri bazkaria, asto kaka lehiaketa eta
sagardo eta talo festa egingo dituzte. Ekitaldi horien artean, gainera,
‘Dantza zati bat’ ekimenaren beste atal bat grabatuko dute. Dantzaldi
“erraldoia” izatea lortu nahi dute, gainera. Parte hartu nahi dutenek,
aurrez ikasi behar dituzte dantzarako pausoak. Loinazko San Martin
plazan egingo dute arratsaldeko 18:00etan. Plazako kioskoan bi dantzari ariko dira, gidari
moduan. Bigarren dantza molde bat ere prestatu dute, “errazagoa”,
inguruko kaleetan egiteko.
Dantza zati erraldoirako prestatzen joan zaitezten… hementxe Dantza taldeek egingo dituzten pausoak:
https://www.youtube.com/watch?v=5rHs7IrKGcI
