Pasa den abenduaren 15en EH11 Kolore (Euskal Herria Hamaika Kolore) herri ekimenaren aurkezpena izan zen Donostian, gure gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin sortu dena. Egitasmo
horrek euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatu nahi
du, berezko balio gisa. Unibertsitate irakasleek, kultur eragileek eta hainbat giza
mugimenduetako kideek osatutako kolektiboak bultzatuta, Euskal Herria 11
Kolore gizarte eragile, elkarte nahiz erakunde ororen parte hartzeari
irekita dago.
EH11 Kolore Herri ekimenetik
norbanakoen atxikimenduak jasotzen dabiltza. Euskal Herrian jaio eta bizi zaretenok, diasporan bizi zareten
euskaldunok edo beste nonbaitetik gure herrira etorri zaretenok herri
ekimen honi babesa emateko aukera duzue ondorengo helbidean.